11 sept 2011

Irailak 10eko Txarrantxako kontzertuak.

Arratsaldeko 17:00 aldera joan ginen txarrantxa aldera eta hasiera batean Strikers talde debatarra probatan ibili zen pare bat kantu joaz. Ondoren kontzertu hasierarako prest utzi zuten guztia 18:00ak aldera berriro bueltatu giñen, eta ordurako hasia zen kontzertua. Strikers taldea bere diskako kantu guztiak jo zituen noizbehinka bertsio batzuk egiñez. Arazotxo batzuk izan zituen Ibaik bere baxuaren kablea zela eta, baina azkenean ori konpondu eta berri ekin zioten. Kontzertua amaitzeko Cock Sparrer-en We’re Coming Back abestia jo zuten.

Ondoren Urola Terror taldearen txanda iritsi zen, oso fin ibili ziren baina hauek ere arazo bat izan zuten gitarraren soka apurtu zitzaien eta or ibili ziren konpontzen, baina hori guztia musika geratu gabe. Nahiz eta gitarra ez izan eskorbutoren Historia Triste abestia jo zuten. Hori bai gitarra konpondu zutenean taldea suspertu egin zen eta egundoko nibela erakutsi zuten.

Azkenik B.C. bombs talde bizkaitarraren txanda heldu zen. Hilabete gutxi batzuk pasa ziren azkenekoz txarrantxa tabernako eszenatokira igo zirela.  Hauek beraien diskoko abestiak jo zituzten baina baita kantu berri batzuk ere. Hauek ez zuten inolako arazorik izan eszenatoki gainean. 22:00 aldera amaitu zen kontzertua eta ondoren jende guztia joan zen Txarrantxa tabernan gutxi batzuk geratzen zirelarik eszenatikota jasotzen.