25 feb 2012

Txarrantxa Rock VII

Jarrita dago dagoeneko, Txarrantxa Rock festibalaren eguna, Apirilak 28 hain zuzen ere. Taldeak konfirmatzeko daude oraindik, baina berriak jaso ahala jartzen joango gara. Urtero bezala, 7 urtez jarraian egiten den festibala, festa ta musika ona aseguratuta. Aupa Txarrantxa!

4 feb 2012

Urtarrilak 28ko Azpeitiko kontzertuak.

Kontzertu hau izan zenetik, aste bat igaroa da iada, eta kronika egitea erabaki dugu.
Beste larunbat bat gehiago, eta betiko plana: Txarrantxa aldera joan kontzeruak entzutera, eta gauean 
gaztetxera. Ia astero plan berdina izan Oi! da, eta aste hori, 3. jarraian izan zen. Beno ba egun hau, Txarrantxako kontzeruekin hasi zen, No Hope talde Arretxabaletarrekin, eta Burdinkaia Ezkerraldeko Oi! taldeekin. Kontzertua 17:45 inguruan hasi zen, eta No Hope talde arretxabaletarrak ireki zuen, eta Txarrantxan giro paregabea jartzea lortu zuen. Egia esan guk ez genituen ezagutzen, baina hala ta guztiz ere kontzertu pontete batez gozatzeko aukera izan genuen. Bigarren taldea, Ezkerraldeko Burdinkaia taldea izan genuen. Hauek orain dela zerbait atera zuten beraien lehen lana, eta hauek pixkat ezagutzen genituen, sarean jarrita dauzkaten abestiei esker. Ahots potenteko abeslaria zuten eta taulagaineko beste kideak ere ez ziren makal ibiltzen. Hauek No Hope taldeak jarri zuten giro mantentzeko gai izan ziren. Kontzertuak 20:00 inguruan amaitu ziren.
Egun honen bigarren zatia, Azpeitiko Gaztetxean zeuden kontzertuekin jarraitu zuen, BC Bombs talde bilbotarraren, eta Beasain aldeko Hell Beer Boysekin. BC Bombs izan zen kontzertuari irekiera eman ziona, beraien 2.diskoa aurkezten zeuden, eta oso ondo entzun zen. Bigarrego CDa oso ondo dago, lehena gustatu bazitzaizuen, hau ere gustatuko zaizue, 12 koantu potenterekin. Kontzertu bikaina eman ostean, eguneko kontzertu onena esango duguna heldu zen, Hell Beer Boys taldearena, eta aipatzekoa taldea gira moduko batean dagoela, beraien 10.urteurrena ospatzeko. Lehenengo abestitik desfasea ageri zen, eta jendea taulagainera igo zen. Tiempos del ayer abestian, 11 pertsona zenbatu genituen gaztetxeko taula gainean. Egundoko giroa zegoenaren seinale. Kontzeruari amaiera ematea kosta zitzaien, baina hala eta guztiz ere, kontzertua goiz xamar amaituzen, hau da 01:20 aldera gaztetxetik jendea joan egin zen gutxi batzuk geratue arte!!