16 sept 2012

Berri on bat!

Duela minutu gutxi jakin  dudan berri pozgarri bati buruz idazten dut oraingo honetan, eta entzun dudanez, Sektor Mierda 80. hamarkada amaierako punk talde Azpeitiarra, berriro juntatzekotan omen dira, kontzerturen bat emateko. Hasiera batean kontzertua Azaroaren 16 Ostirala izango litzateke Txarrantxa tabernan, nahiz eta oraindik ezer konfirmatuta ez egon. Berri gehiago iritsi ahala idatziko dut, berri on hau egia edo gezurra dela konfirmatzeko.

Hona hemen taldearen pare bat abesti:
http://www.youtube.com/watch?v=v-S7zTR73I0
Honako hau, aski ezaguna da, Orreaga 778 taldearen bertsioa:
http://www.youtube.com/watch?v=tucddDG-8sA

1990. Urtean grabatu zuten Maketa jeitsi nahi baduzu, hona hemen link-a:
http://www.mediafire.com/?b92ysybdbb285

Gerrarte Kids #2 Fanzine Egunean Eskuragai!!


Bueno ba, 6 egun besterik ez dira falta 2012. urteko Fanzine Egunerako, eta fanzine berriari buruzko artikulotxo 1 idaztea pentsatu dut, materiala azaltzeko. Bueno ba, aurreko zenbakia gustatu bazitzaizun, hau are gehiago gustatuko zaizu. The Friday's Crew, Nafarroa 1512, Karbunko, Run Together Fanzinea, eta Bando Punk zenaren 8.zenbakian agertu zen Korrosion Zerebralen elkarrizketak daude, Kronika pare batekin, eta Riot Kids-eko Pedropak eginiko Top 10 bat, Disko eta Fanzine kritika batzuekin. Guzti hau, 30 orrialdetan, eta aurreko zenbakiaren neurri berean, DinA3 neurrian. Aurreko zenbakian baino maketazio hobeagoa du, korta-pega alde batera utzita. Salneurria 1,5 euskokoa izango da, eta hori gutxi ez balitz, Friday's Crew taldearen poster bat du atxikituta. Bi fanzine egongo dira, bat euskaraz, eta bestea erdaraz, jende gehiagorengana iristeko, eta ez dago alderik bat edo bestearen artean, artikulu guztiak berdinak dira. Fanzine Egunean eskuratu ahal izango duzu, beste zenbakiarekin batera. Gainera, lehen zenbakiaren prezioa, 1,5€-tara jeitsi dugu, lehen 2€ baitzen. Zenbakia ez baduzu lortzen, salmenta puntuak, jarriko ditugu, edo nahiago izanez gero emilio bat bidali gerrartekids@hotmail.com -era eta kontaktuan jarri.

Bueno pues, solo faltan 6 dias para el Fanzine Eguna(Dia del Fanzine) 2012, y voy a escribir un articulo sobre el contenido del segundo numero.  Si te gusto el anterior numero, este te va a gustar mucho mas. Contiene entrevistas a The Friday's Crew, Nafarroa 1512, Karbunko, Run Together Fanzine, y una entrevista que salio en el Nº8 del fanzine Bando Punk de Korrosion Zerebral, un par de cronicas de festis, unas criticas de zines & discos, y un Top 10 realizado por Pedropa (Riot-Kids). Todo esto en 30 paginas, y en el mismo tamaño que el anterior zine, tamaño DinA3. Tiene mucho mejor maquetacion que el numero anterior, dejando de lado el metodo Corta-Pega. El precio va a ser de 1,5€, y por si fuera poco trae con sigo un poster de The Friday's Crew. Va aver dos fanzines, uno completamente en Euskera, y otro en Castellano, y la diferencia entre los dos va a ser nula, ya que son los mismos articulos y entrevistas. Podras hacerte con el en el Fanzine Eguna, junto con el otro numero. Ademas, rebajamos el precio del anterior zine de 2 a 1,5€. Si no puedes hacerte con el en el Fanzine Eguna, ya pondremos listas de los lugares en el blog, o si lo prefieres manda un emilio a: gerrartekids@hotmail.com