11 dic 2011

Decibelios kataluñako talde mitikoaren historia


Decibelios taldea, Iberiar penintsulara Oi! musika ekarri zuten lehen taldea bezala ezagutzen da. Talde hau, Prat de llobregaten sortu zen 1980.urteko otsailean. Hasiera batean taldea 5 lagunek osatzen zuten, Fray abeslari moduan, Migel bateria, Xavi eta Macia gitarrak eta Manolo bajuarekin, eta izen originala dB izan zuten. Denbora bat pasata, izen hori beste talde estatu batuar batzuek zeukatela jarrita, eta izen Decibelios-era aldatzea erabaki zuten. Urte berean, Maciak taldea uztea erabaki zuen, eta 4 partaiderekin geratu
ziren.1982.urteko martxoaren 20an berain lehen kontzertua eman zuten, Madrileko Rock-Ola lokalean, eta DRO diskoetxekoen kontratu bat sinatu zuten. Urte horren amaieran, beraien lehen singela kaleratu zuten, Paletas Putrefactos izenpean. Xavik, singela grabatu hondoren taldea utzi zuen, eta bere ordez Manel sartu zen, eta formazio hoenkin iraun zuten 1990. urtera arte. Hortik pixkatera, beraien bigarren singela atera zuten, Paletas y bolingas izenekoa, eta 1983.urteko ekainean atera zena. 1984ko otsailean beraien lehen LPa atera zuten, Caldo de pollo izenarekin eta DRO diskoetxekoen eskutik. Urte bat beranduago, beraien bigarren LPa atera zuten Oi! izenekoa eta bertan, the 4 skins taldearen Kaos abestiaren bertsio bat atera zuten. Berala ereserki bihurtu zen beraien jarraitzaileen artean. 1986ko irailean, 3. LPa kaleratu zuten, Vacaciones en el prat izenarekin, eta gehienbat Ska kantuak zituela. Arazoak izan zituzten CD honekin, Estos macarrones aun no estan echos abestiarekin hain zuzen ere, Antonio Machinen plagioa egin zutelako, eta 5000 cd suntsitu, eta 250.000 pesetako isuna ordaindu behar izan zutena. Bigarren edizioan ordea ez zuten abesti hori publikatu, eta horregatik famatuagoak egin ziren, eta irratsaioetan agertu ziren, hala nola TV2an agertu ziren kontzertu bat ematen, eta TV3 an, beraiei eginiko elkarrizketak erakusten. 1988an laugarren LPa kaleratu zuten, eta hau, 1987ko azaroaren 12an grabatutako 
zuzeneko kontzertu bat zen, Bartzelonako Zeleste salan grabatua hain zuzen eta Vivo's 88 izenarekin kaleratu zena. 1989an, eta bigarren gitarra bezala tonirekin, Con el tiempo y una caña albuma atera zuten. Urte batzuk pasatakoan, beraien CD zaharrak kaleratu zituzten, noizbehinka abesti ineditoak sartuaz, dirua ateratzeko helburuarekin.1990. urtean eman zuten azken kontzertua, eta taldea banadu egin zen.

Cicatriz, Arabako punka


Cicatriz taldea, Euskal Herriak eman duen punk doinu onenetarikoa, Gasteizko Las Nieves ospitale psikiatrikoko desintokxikazio unitate berrian hasi zen. Drogak uzteko terapia moduan musika talde bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, 1983an Cicatriz en la matriz jaio zen. Natxo Etxebarrietak eta Marieli Arronizek (Natxoren neska-laguna, La Poti bezala ezaguna) abesteko ardura hartu zuten. Bi hauetaz gain, taldean El Pescadilla (gitarra), Toñin (bateria) eta Emilio (baxua) zeuden zeuden. Lehen kontzertuen ondoren Toñinek taldea utzi zuen, eta bere ordez Pedro Landatxe sartu zen. Pedrok aurretik ere beste talde batean jo zuen Los Freaks deiturikoa.Hasierako kontzertuetatik bat oso ezaguna egin zen, elkarrizketa askotan kontatzen baitzen anekdota modura. Dena Lolarekin izandako gaizki ulertu batekin hasi zen (urteak beranduago neska honi abesti bat ere egin zioten). Lolak taldekideei galdetu zien ea San Marcos tabernan jotzea nahi zuten, eta hauek baiezkoa eman zuten. Arazoa zen Lolak San Roque taberna esan nahi zuela. Kontzertu egunean taldekoak eta hainbat lagun San Marcosen agertu ziren, Lolaren partez zetozela esanez, eta musika ekipoak tabernan sartzen hasi ziren. Kontzertua oso basatia izan zen, askok tripiak jan zituzten, eta denek garagardo ugari edan zuten. Garagardo botilak hustean, lurraren edo paretaren aurka apurtzen zituzten, zoru guztia kristalez estaliz. Ondorioz, jendea erortzean zauriak egin eta dena odolez bete zen. Natxok esan zuenez tabernakoak zur eta lur gelditu ziren, eta handik aurrera taldearen jarraitzaile sutsuak bihurtu ziren. Bien bitartean, Lola San Roquen zegoen zain.Taldeak, 
Cicatriz en la Matriz bezala, bi maketa grabatu zituen. San Ferminetan lehen maketa grabatu zuten Iruñean, eta bigarrena Bilbon, baina antza denez bigarren hau galdu egin zen 1983ko uholdeetan. Beranduago, taldean aldaketa ugari egon ziren. Pakito Rodrigo taldean sartu baxua jotzeko. Gero, Potik Natxorekin zuen erlazioa amaitu zuen eta Londresera joan zen bizitzera, taldea bertan behera utzirik. Gainera, taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, José Arteaga Pepin gitarra jotzeko sartu zen Pescadillaren ordez. Hemendik aurrera taldeak Cicatriz izen laburtua hartu zuen. 1985ean Kortatu,Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera disko bat grabatzera sartu ziren, urte berean argitaratuko zena Ohiukaren eskutik. Cicatrizek hiru kantu sartu zituen disko honetan. Luis Nogalesek zuzendutako Esto saldrá bien abestiaren bideoklipa grabatu eta Gasteizko Bideo Jaialdian aurkeztu zuten. 1966ko martxoan, Egin egunkariak bultzatutako musika sarian, zuzeneko rock talderik onenaren sailean bigarren gelditu ziren. Hilabete berean Lasarteko Elkar estudioetan sartu ziren lehen disko luzea izango zena grabatzera. Uztailean bertan argitaratu zen diskoa. 1987an taldeak aldaketa bat izan zuen. Pepin heroinaren ondorioz arazoak edukitzen hasi zen eta taldea utzi behar izan zuen. Bere ordez Goar, Gasteizko talde Heavy-etatik zetorrena, sartu zen gitarra jotzera. Urte honetan Cicatrizek Euskal Herriko gaztetxeetan zehar bira bat egin zuten Quemando Ruedas taldearekin batera. 1988. urtean Natxo eta Poti Amsterdamera joan ziren bidaian. Itzultzean, Barajasko aireportuan atxilotu egin zituzten, izan ere, LSD eta anfetaminak bezalako substantziak zituzten beraiekin. Natxo Carabanchelen kartzelaratu zuten, eta Poti berriz, Yeseriaseko kartzelan. Natxori ezarri zioten zigor luzeena, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko kartzelaldiarekin, baina 3 hilabete baino gutxiago bete zituen, fidantza ordaindu eta gero. Kartzelan egon ostean, Natxok motor istripu larri bat izan zuen Ondarretako 
hondartzatik Gasteizera itzultzean. Istripu honen ondorioz, Natxo elbarri gelditu zen gurpil-aulki batean. Denborarekin hanketan mugimendua berreskuratu zuen, baina hortik aurrera makuluen laguntza behar izan zuen. Natxoren istripuak taldearen geldialdi bat ekarri zuen. Taldea 1991ean itzuli zen, estudioan grabazioak hasita. Natxok istripuaren ondorioz lortutako diruaz Londresera ziren disko berria grabatzera eta Zika Records zigilua sortu zuten. Urte horretan argitaratu zen 4 años, 2 meses y 1 día diskoa. 1992an Colgado por ti diskoa argitaratu zen Zika Recordsen eskutik. 1993an Pakito HIESak jota hil zen. Dieguillo (Quemando Ruedas) sartuko zen taldean baxua jotzeko. 1994ko abenduaren 30ean Lakuntzako Matraka diskotekan kontzertua grabatu zen. 1995ean argitaratu zen En directo diskoa Pakitoren omenez. Beranduago HIESak Natxo eta Pedritorenak egiten du.

9 dic 2011

RIP taldeareb istorioa

Taldea Arrasaten sortu zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera bateanDoble Cero izan zen taldearen izena.Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen. Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak austeko zeukaten gogoa islatzen 
zen, Kaos abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena. 1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik. Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina 1994an HIESaren  aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau Esan Ozenkiren eskutik atera zen. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat. 1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hila aurkitua izan zen gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat. Urte berean Versiones diskoa argitaratzen da. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean Nuevo Catecismo Catolico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten. Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan (Portu berarena edo Luperena, Vulpess) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan Porturenanaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. 


Urte batzuk geroago Jon Zubiagak (Des-Kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) joko zuen baxua. 2000. urtean Tren con destino al infierno diskoan abesti bat sartu zuten: Ha llegado el momento (el fin). Disko hau Eskorbutori omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako Eskorbutoren bertsioak daude. 2001ean kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Abesti honen hitzak pixkat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaragabeak ziren. Azaroaren 3an Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti 2002an aterako zen disko batean argitaratu ziren. RIPek kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina 2003. urtean Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera RIP taldea bukatu zela. 2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearraren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratzen da. DVDan erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. CDan argitaragabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak. 2006an Destruye fanzinearen 16. alearekin batera RIP taldearen disko bat argitaratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin. Disko honetan 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.