5 mar 2012

The Friday's Crew Hurrengo Kontzertuak














Hemen daukazuen honako lista hau, The Friday's Crew taldeak, hurrengo hilabeteetan burutuko dituen kontzertuak dira:

Martxoak 17-Azkoitiko plazan jardungo dute.

Apirilak 14-Zumaiako San Telmoetan, Txosna gunean joko dute, Donostialdeko NPJrekin, Zumaiako Destr-Oi!, eta Bergaraaldeko Kaleko Urdangak taldeekin.

Apirilak 21-Elgetako Gaztetxean ikusteko aukera izango dugu taldea. Oraindik ez dakigu norekin joko duen.

Apirilak 28-Txarrantxa Rock festibal ikaragarriaren 7. edizioan ikusi ahal izango ditugu. Oraindik, The Friday's Crew bakarrik dago konfirmatua, baina seguru, antzeko nibela duten taldeekin konpartituko dutela eszenatokia.

Maiatzak 18-Donostiako Bidebieta auzoan joko dute, hango festak direla eta.

Hauetxek dira, hurrengo hilabeteetan joko duten kontzertuen egunak.

Zorte On The Friday's Crew

2 mar 2012

Gerrarte Kids Fanzinea!


Agian jakingo duzue, fanzinea ateratzear geundela, baina iada kalean da. Lortu nahi baduzu, Azpeitiko Txarrantxa-ra hurbildu zaitezke, edo nirekin kontaktuan jarri: gerrartekids@hotmail.com .
Prezioa 2€koa du, eta 24 orri ditu. Korta-pega formatuan dago aterata, eta elkarrizketak, artikuluak, eta disko eta fanzine kritika batzuk ditu. Agian sinpkleegia irudituko zaizu, baina gauz interesgarriak ditu, eta ez zara aspertuko letzeaz.