15 jun 2012

Nafarroa 1512-2012 Bilduma!




Nafarroaren konkistaren oroimenez, punk, oi! eta R'n'R bilduma. 21 talde, 23 abesti, eta helburu bat: Nafarroako Erresumaren konkistaren 500. urteurrena betetzen den honetan herri honen memoria kolektiboa berreskuratzea, punk-oi! erritmoan! Bilduma Euskal Herriko puntu guztietan izango da eskuragarri, 5 euroko prezioan, eta Ekainak 16tik aurrera izango da eskuragarri. Bilduma hau aurrera ateratzeko dirua, antolatu diren hainbat kontzertutatik atera da, eta ateratzen den dirua Euskal Herrian lanean diharduten hainbat kolektibotara bideratuko da. Eskerrikasko proiektu honetan parte hartu duten guztiei!
Laister salmenta puntuen zerrenda!
Ekainak 16 honetan Amaiurko herriko ostatuan 23.00tan ORREAGA 778 + KALEKO URDANGAK + ERRU GABE + BIG TIME SOUND SYSTEM-ekin BILDUMAREN AURKEZPENA!!

11 jun 2012

OSTIRAL HONTAN TXARRANTXAN...

Aste honetako Ostirala 15ean, Azpeitin beste Punk-Oi! gau paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, nola ez, Txarrantxa tabernan. Gaueko 9:30ak inguruan hasita, 2 talde arituko dira eszenatokian, KRUDERS Abadiñoko taldea, eta  MATERIAL RECHAZADO talde Arrasatearra. Giro ona ziurtatuta beste behin ere gure Txarrantxan. Nire partetik ondo pasa dezazuen opa dizuet, liskarretan sartu gabe.