11 jun 2012
OSTIRAL HONTAN TXARRANTXAN...
Aste honetako Ostirala 15ean, Azpeitin beste Punk-Oi! gau paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, nola ez, Txarrantxa tabernan. Gaueko 9:30ak inguruan hasita, 2 talde arituko dira eszenatokian, KRUDERS Abadiñoko taldea, eta MATERIAL RECHAZADO talde Arrasatearra. Giro ona ziurtatuta beste behin ere gure Txarrantxan. Nire partetik ondo pasa dezazuen opa dizuet, liskarretan sartu gabe.
7 abr 2012
TXARRANTXA ROCK VII
Azpeitiko Txarrantxa tabernaren 7.urtemuga ospatzeko festibala. Aurtengoan ere iazkoa bezala kartel potentearekin.
Aurten bost talde arituko dira taulagainean:
Secuestro Express talde debatarra,
The Friday's Crew talde azpeitiarra,
Aztarna Nafar taldea,
The Last Strenght talde goierritarra eta
Azpeiti-Zumaiarrez osaturiko talde baten lehen kontzertua.
Hori guzti hori, Apirilaren 28an arratsaldeko 17:00tan hasita. Urteroko legez espero dugu ez izatea liskarrik, eta giro eta musika onaz gozatzeko aukera izaten dugun.
Txarrantxa ere egongo da gure fanzinearen lehen zenbakia, ez baduzu, aukera ezin hobea lortzeko!!
Aupa Txarrantxa!!Ea beste urte askoz jarraitu dezakegun kontzertu onak entzun ahal izaten gure Txarrantxan!
Aurten bost talde arituko dira taulagainean:
Secuestro Express talde debatarra,
The Friday's Crew talde azpeitiarra,
Aztarna Nafar taldea,
The Last Strenght talde goierritarra eta
Azpeiti-Zumaiarrez osaturiko talde baten lehen kontzertua.
Hori guzti hori, Apirilaren 28an arratsaldeko 17:00tan hasita. Urteroko legez espero dugu ez izatea liskarrik, eta giro eta musika onaz gozatzeko aukera izaten dugun.
Txarrantxa ere egongo da gure fanzinearen lehen zenbakia, ez baduzu, aukera ezin hobea lortzeko!!
Aupa Txarrantxa!!Ea beste urte askoz jarraitu dezakegun kontzertu onak entzun ahal izaten gure Txarrantxan!
5 mar 2012
The Friday's Crew Hurrengo Kontzertuak
Hemen daukazuen honako lista hau, The Friday's Crew taldeak, hurrengo hilabeteetan burutuko dituen kontzertuak dira:
Martxoak 17-Azkoitiko plazan jardungo dute.
Apirilak 14-Zumaiako San Telmoetan, Txosna gunean joko dute, Donostialdeko NPJrekin, Zumaiako Destr-Oi!, eta Bergaraaldeko Kaleko Urdangak taldeekin.
Apirilak 21-Elgetako Gaztetxean ikusteko aukera izango dugu taldea. Oraindik ez dakigu norekin joko duen.
Apirilak 28-Txarrantxa Rock festibal ikaragarriaren 7. edizioan ikusi ahal izango ditugu. Oraindik, The Friday's Crew bakarrik dago konfirmatua, baina seguru, antzeko nibela duten taldeekin konpartituko dutela eszenatokia.
Maiatzak 18-Donostiako Bidebieta auzoan joko dute, hango festak direla eta.
Hauetxek dira, hurrengo hilabeteetan joko duten kontzertuen egunak.
Zorte On The Friday's Crew
2 mar 2012
Gerrarte Kids Fanzinea!
Agian jakingo duzue, fanzinea ateratzear geundela, baina iada kalean da. Lortu nahi baduzu, Azpeitiko Txarrantxa-ra hurbildu zaitezke, edo nirekin kontaktuan jarri: gerrartekids@hotmail.com .
Prezioa 2€koa du, eta 24 orri ditu. Korta-pega formatuan dago aterata, eta elkarrizketak, artikuluak, eta disko eta fanzine kritika batzuk ditu. Agian sinpkleegia irudituko zaizu, baina gauz interesgarriak ditu, eta ez zara aspertuko letzeaz.
25 feb 2012
Txarrantxa Rock VII
Jarrita dago dagoeneko, Txarrantxa Rock festibalaren eguna, Apirilak 28 hain zuzen ere. Taldeak konfirmatzeko daude oraindik, baina berriak jaso ahala jartzen joango gara. Urtero bezala, 7 urtez jarraian egiten den festibala, festa ta musika ona aseguratuta. Aupa Txarrantxa!
16 feb 2012
4 feb 2012
Urtarrilak 28ko Azpeitiko kontzertuak.
Kontzertu hau izan zenetik, aste bat igaroa da iada, eta kronika egitea erabaki dugu.
Beste larunbat bat gehiago, eta betiko plana: Txarrantxa aldera joan kontzeruak entzutera, eta gauean
gaztetxera. Ia astero plan berdina izan Oi! da, eta aste hori, 3. jarraian izan zen. Beno ba egun hau, Txarrantxako kontzeruekin hasi zen, No Hope talde Arretxabaletarrekin, eta Burdinkaia Ezkerraldeko Oi! taldeekin. Kontzertua 17:45 inguruan hasi zen, eta No Hope talde arretxabaletarrak ireki zuen, eta Txarrantxan giro paregabea jartzea lortu zuen. Egia esan guk ez genituen ezagutzen, baina hala ta guztiz ere kontzertu pontete batez gozatzeko aukera izan genuen. Bigarren taldea, Ezkerraldeko Burdinkaia taldea izan genuen. Hauek orain dela zerbait atera zuten beraien lehen lana, eta hauek pixkat ezagutzen genituen, sarean jarrita dauzkaten abestiei esker. Ahots potenteko abeslaria zuten eta taulagaineko beste kideak ere ez ziren makal ibiltzen. Hauek No Hope taldeak jarri zuten giro mantentzeko gai izan ziren. Kontzertuak 20:00 inguruan amaitu ziren.
Egun honen bigarren zatia, Azpeitiko Gaztetxean zeuden kontzertuekin jarraitu zuen, BC Bombs talde bilbotarraren, eta Beasain aldeko Hell Beer Boysekin. BC Bombs izan zen kontzertuari irekiera eman ziona, beraien 2.diskoa aurkezten zeuden, eta oso ondo entzun zen. Bigarrego CDa oso ondo dago, lehena gustatu bazitzaizuen, hau ere gustatuko zaizue, 12 koantu potenterekin. Kontzertu bikaina eman ostean, eguneko kontzertu onena esango duguna heldu zen, Hell Beer Boys taldearena, eta aipatzekoa taldea gira moduko batean dagoela, beraien 10.urteurrena ospatzeko. Lehenengo abestitik desfasea ageri zen, eta jendea taulagainera igo zen. Tiempos del ayer abestian, 11 pertsona zenbatu genituen gaztetxeko taula gainean. Egundoko giroa zegoenaren seinale. Kontzeruari amaiera ematea kosta zitzaien, baina hala eta guztiz ere, kontzertua goiz xamar amaituzen, hau da 01:20 aldera gaztetxetik jendea joan egin zen gutxi batzuk geratue arte!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






