11 oct 2012

INKESTAK / ENCUESTAS

Inkesta bat egiten ari naiz, Barduliako Guitar Killer, Frontman, Baxujole eta Bateri jole onena nor den jakiteko, eta zuen laguntza ezinbestekoa da, beraz parte hartu. Emaitzekin fanzinerako zerbait egingo dugu.
Bestalde esan nahi dizuet, 2. Zenbakiaren azken orrialdean lehiaketa bat gehitu nuela, eta lehenarentzat oparia egongo zela. Mugitu zaitezte, oraindik garaiz zabiltzate bidaltzeko, ez baitugu erantzunik jaso. Ondo Segi!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Estoy realizando una encuesta para saber quienes son, los mejores Guitar-Killer, Frontman, Bajista y Baterista de Bardulia, y vuestra ayuda es necesaria, para saberlo, asi que participar. Con los resultados haremos algo para el fanzine. Por otra parte os quiero comentar, que en la ultima pagina de mi segundo zine, puse una pregunta. Os queria decir que todavia podeis responder a la pregunta, y aspirar al premio, ya que no ha respondido nadie. Saludos!!

16 sept 2012

Berri on bat!

Duela minutu gutxi jakin  dudan berri pozgarri bati buruz idazten dut oraingo honetan, eta entzun dudanez, Sektor Mierda 80. hamarkada amaierako punk talde Azpeitiarra, berriro juntatzekotan omen dira, kontzerturen bat emateko. Hasiera batean kontzertua Azaroaren 16 Ostirala izango litzateke Txarrantxa tabernan, nahiz eta oraindik ezer konfirmatuta ez egon. Berri gehiago iritsi ahala idatziko dut, berri on hau egia edo gezurra dela konfirmatzeko.

Hona hemen taldearen pare bat abesti:
http://www.youtube.com/watch?v=v-S7zTR73I0
Honako hau, aski ezaguna da, Orreaga 778 taldearen bertsioa:
http://www.youtube.com/watch?v=tucddDG-8sA

1990. Urtean grabatu zuten Maketa jeitsi nahi baduzu, hona hemen link-a:
http://www.mediafire.com/?b92ysybdbb285

Gerrarte Kids #2 Fanzine Egunean Eskuragai!!


Bueno ba, 6 egun besterik ez dira falta 2012. urteko Fanzine Egunerako, eta fanzine berriari buruzko artikulotxo 1 idaztea pentsatu dut, materiala azaltzeko. Bueno ba, aurreko zenbakia gustatu bazitzaizun, hau are gehiago gustatuko zaizu. The Friday's Crew, Nafarroa 1512, Karbunko, Run Together Fanzinea, eta Bando Punk zenaren 8.zenbakian agertu zen Korrosion Zerebralen elkarrizketak daude, Kronika pare batekin, eta Riot Kids-eko Pedropak eginiko Top 10 bat, Disko eta Fanzine kritika batzuekin. Guzti hau, 30 orrialdetan, eta aurreko zenbakiaren neurri berean, DinA3 neurrian. Aurreko zenbakian baino maketazio hobeagoa du, korta-pega alde batera utzita. Salneurria 1,5 euskokoa izango da, eta hori gutxi ez balitz, Friday's Crew taldearen poster bat du atxikituta. Bi fanzine egongo dira, bat euskaraz, eta bestea erdaraz, jende gehiagorengana iristeko, eta ez dago alderik bat edo bestearen artean, artikulu guztiak berdinak dira. Fanzine Egunean eskuratu ahal izango duzu, beste zenbakiarekin batera. Gainera, lehen zenbakiaren prezioa, 1,5€-tara jeitsi dugu, lehen 2€ baitzen. Zenbakia ez baduzu lortzen, salmenta puntuak, jarriko ditugu, edo nahiago izanez gero emilio bat bidali gerrartekids@hotmail.com -era eta kontaktuan jarri.

Bueno pues, solo faltan 6 dias para el Fanzine Eguna(Dia del Fanzine) 2012, y voy a escribir un articulo sobre el contenido del segundo numero.  Si te gusto el anterior numero, este te va a gustar mucho mas. Contiene entrevistas a The Friday's Crew, Nafarroa 1512, Karbunko, Run Together Fanzine, y una entrevista que salio en el Nº8 del fanzine Bando Punk de Korrosion Zerebral, un par de cronicas de festis, unas criticas de zines & discos, y un Top 10 realizado por Pedropa (Riot-Kids). Todo esto en 30 paginas, y en el mismo tamaño que el anterior zine, tamaño DinA3. Tiene mucho mejor maquetacion que el numero anterior, dejando de lado el metodo Corta-Pega. El precio va a ser de 1,5€, y por si fuera poco trae con sigo un poster de The Friday's Crew. Va aver dos fanzines, uno completamente en Euskera, y otro en Castellano, y la diferencia entre los dos va a ser nula, ya que son los mismos articulos y entrevistas. Podras hacerte con el en el Fanzine Eguna, junto con el otro numero. Ademas, rebajamos el precio del anterior zine de 2 a 1,5€. Si no puedes hacerte con el en el Fanzine Eguna, ya pondremos listas de los lugares en el blog, o si lo prefieres manda un emilio a: gerrartekids@hotmail.com

30 ago 2012

II. Fanzine Eguna Azpeitian

Behin Betiko-tik Aterata http://behinbetiko.blogspot.com.es/

Aurreko urteko fanzine egunaren arrakasta ikusita, aurten bigarrengo edizioa burutuko da. Aurreko urtekoarekin konparatuta ez da aldaketa handiegirik izango:

16:30tatik 18:30tara azpeitiko gaztetxean azoka alternatiboa izango da. Gaztetxea girotzeko Xabi "Korrokoiaren" eskutik, berak grabaturiko bertako hainbat talderen bideo emanaldia izango da.

18:30tan Urtzi tabernan In your face talde azpeitiarraren kontzertua izango da.

19:30tan Txarrantxa tabernan Derailed talde nafarra eta  Kaleko Urdangak taldeen kontzertua izango da.

22:00tan Gaztetxean kontzertuak izango dira: ORREAGA 778, THE FRIDAYS CREW, UKABILKADA eta NEALLTA FOLA.


14 jul 2012

Amaiurgo Armarriaren Argazkiak Bidali Mesedez!

Bueno ba hori, II. Fanzinerako behar dut Amaiurgo Armarriaren argazkiren bat, eta baldin badituzue, mesedez bidali helbide honetara: gerrartekids@hotmail.com .
Gehienbat eskertuko nituzkeenak, armarria erdi-erdian azaltzen delarik, eta batik bat textua dagoen zatia gustatuko litzaidake. Argazkirik onena bidaltzen duenari, fanzinearen II. zenbakia oparituko zaio.
Bidali Mesedez!!!

15 jun 2012

Nafarroa 1512-2012 Bilduma!




Nafarroaren konkistaren oroimenez, punk, oi! eta R'n'R bilduma. 21 talde, 23 abesti, eta helburu bat: Nafarroako Erresumaren konkistaren 500. urteurrena betetzen den honetan herri honen memoria kolektiboa berreskuratzea, punk-oi! erritmoan! Bilduma Euskal Herriko puntu guztietan izango da eskuragarri, 5 euroko prezioan, eta Ekainak 16tik aurrera izango da eskuragarri. Bilduma hau aurrera ateratzeko dirua, antolatu diren hainbat kontzertutatik atera da, eta ateratzen den dirua Euskal Herrian lanean diharduten hainbat kolektibotara bideratuko da. Eskerrikasko proiektu honetan parte hartu duten guztiei!
Laister salmenta puntuen zerrenda!
Ekainak 16 honetan Amaiurko herriko ostatuan 23.00tan ORREAGA 778 + KALEKO URDANGAK + ERRU GABE + BIG TIME SOUND SYSTEM-ekin BILDUMAREN AURKEZPENA!!

11 jun 2012

OSTIRAL HONTAN TXARRANTXAN...

Aste honetako Ostirala 15ean, Azpeitin beste Punk-Oi! gau paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, nola ez, Txarrantxa tabernan. Gaueko 9:30ak inguruan hasita, 2 talde arituko dira eszenatokian, KRUDERS Abadiñoko taldea, eta  MATERIAL RECHAZADO talde Arrasatearra. Giro ona ziurtatuta beste behin ere gure Txarrantxan. Nire partetik ondo pasa dezazuen opa dizuet, liskarretan sartu gabe.