11 jul 2011

Never Surrender Arrasateko taldearen istoria.

Never surrender taldea Arrasaten sortu zen 2002. urte hasieran, Pottoko, Arri, Dura eta Atxi musika estilo berdinak elkartu zituenean. Hasiera batean RIP edo Zakarrak bezalako taldeen kantuen bertsioak hasi ziren jotzen eta pixkanaka kantuberriak sortzen joan ziren. Hilabete batzuk beranduago 2002ko azaroan bere lehenego kontzertua eman zuten arrasateko gaztetxean. 2005.urtean bere lehenengo diskoa atera zuten Enboskada taldearekin grabaturikoa eta 13 kantu zituena. 2007an bere bidarrengo diskoa kaleratu zuen Puzkarra Records eta True Force Records diskoetxeekin, Aurrerapen izenean izenarekin, eta 11 kantuz osatuta zegoena. 2008. urtean 25 Hits of mondra undreground sounds cd errekopilatorioan parte hartu zuen Arrasateko beste 24 talderekin batera, eta disko
 hau Arrasateko Gaztetxean grabatu zena. 2010. urtean 11 Istorio, broncka ta gau ero izeneko diskoa atera zuten, 9 kantu berriekin eta 2 kantu zaharren bertsioarekin eta Langileentzatizeneko singela duena. Gaur egun oso ospetsuak dira ez Euskal Herrian bakarrik, Alemanian eta Frantzian ere ospetsuak dira eta kontzeruak ematera joanak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario