21 oct 2011

Urriak 15eko Txarrantxako kontzertuak

Joan den larunbata Urriak 15Azpeitiko Txarrantxa tabernankontzertuak egon ziren, eta hau izan zen han gertatutakoa.Lehendabizi Azpeitiko OLD BRIDGEtaldea aritu zen eszenatoki gainean beraienmusika bikaina eskaintzen, eta kantuakbertsionatzen.Kontzertuak puntual hasi ziren 17:00etan hasi baiziren. Ordu horretanTxarrantxa taberna ez zegoen asko beteta.18:00ak baino zertxo bait lehen amaitu zen kontzertua.
Ondoren COLD REVENGE taldea igo zen txarrantxako taulagainera. diska berria aurkezten ari ziren, baina ala guztiz ere jendeak bazezkien kantuak eta egundoko anbientea egon zen kontzertuan. Noizbehinka bertsio paregabeak egin zituzten ala nola Korrosion Zerebralen Patea al traidor abestia eta beste asko.Kontzertua 19:00ak baino zertxobai lehenago amaitu ziren, eta ondoren txarrantxa itxi eta jende guztia manifestaziora joan zen. Txarrantxa itxita egon zen bitartean, barruan FRIDAY'S CREW egon zen ensaiotxo bat egiten.20:30 Aldera hasi zen FRIDAY'S CREW-ren kontzertua, eta gaur goizean abestiarekin hasi zuten kontzertua. Beraien kantu berriak jo zituzten, noizbehinka abesti zaharrak jotzen zituzten bitartean. Kontzerua ondo amaitzeko, garagardoa kantua eta RIP taldearen Presos abestia jo zituzten.Azken bi abesti horietan jendea eszenatokira igotzen hasi zen eta mikrofonoak hartzen beraiek abesteko. Amaitu zenean jendea txarrantxan geratu zen hangoei desmontatzen laguntzen eta ondoren jendea zerbeza feriara joan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario