27 nov 2011

Kaleko Mobida Fest II, Azaroak 26

Azaroak 26a iritsi zen azkenean, gogo handiz geunden guztiok, egun handia baizen. Egun handi hori, Txarrantxako kontzertuekin hasi zen, Secuestro Express, Karbunko eta The Last Strenght taldeekin hain justu.
Sekuestro Espress talde bizkaitarra izan zen lehena jotzen, hauek kontzertu bikaina eman zuten, beraien kantuak joaz eta bertsioak eginez. Taldea laister CDa atera behar du eta kantu asko jo zituzten, nibel handia erakutsi zuten kontzertuan.Hauek beraien kontzeertua amaitutzat eman zuten, baina beraien laguna iritsi ziren amaieran eta beste 3 abesti jo zituzten, beraien lagunek ezin izan baizuten entzun taldearen kontzertua. Bigarren taldea, Karbunko izan zen Lleidako punk-rocka. Hauek ere kontzertu bikaina eskeini ziguten, beraien 3 diskoetako kantuak jotzen eta kontzeruaren erdian RIP taldearen Revolución kantua jotzen. Hauek ere oso ondo jo zuten, eta hauek ere nibel handia eskeini ziguten. Hirugarren taldea The Last Strenght taldea izan zen, beraien disketako kantuak jo zituzten eta bertsio bat edo beste ere bai, kontzertua ondo itern zitzaien talde honi. Ondoren Azkoiti aldera joan ginen Kaleko Mobida II festaren 2. zatia han baizen. Azkoitiko Matadeira joan giñen han baizen Doubling Boys, Cold Revenge eta Friday's Crew taldeen kontzertuak. 22:50 aldera joan ginen Matadeira eta ordurako Doubling Boys taldea hasia zen iada jotzen. Giro aparta zegoen matadeian, eta ia 
lekurik ez zegoen. entzun genituen abesti guztiak beraienak ziren, bai lehenego diskokoak bai bigarrengokoak. Eszenatokira igo zen bigarren taldea, The Friday's Crew talde Azpeiti-Azkoitiarra izan zen. Hauek ere kontzertu bikaina eskeini ziguten, beraien abesti mitikoak jotzen, eta diska berrikoak, laister kaleratuko dena. Oso ondo entzun genituen beraien formazio berriarekin, eta Txarrantxa tabernan jo zuten kontzertuaren oso antzeko kontzertua eskeini ziguten. Amaitzeko, Garagardoa abestia jo zuten eta RIP taldearen Presos abestia Txarrantxan bezala. Eszenatokira azkena igo zen taldea, Cold Revenge talde bergaratarra izan zen. Hauek beraien atera berri den diskoko kantuak jo zituzten, bertsioak eginez, Korrosion Zerebral edo Apunta taldeenak adibidez Kontzertu bikaina eskeini zuten, eta kontzertu hasieran, kasko batzuk jantzita irten ziren eszenatokira. Jendea ordurako pasatuta zegoenez, eszenatokira igotzen hasi zen abestera koruen mikrofonoekin. Sin Oficio, eta Doubling Boyseko Eneko igo zen kontzertu amaieran kantu pare bat abestera. Kontzertua 01:45 aldera amaitu zen Cold Revenge taldearen kontzertuarekin, eta amaitu ondorenean jende asko kalera joan zen. Matadeian ere geratu zen jende apur bat.



No hay comentarios:

Publicar un comentario