9 dic 2011

RIP taldeareb istorioa

Taldea Arrasaten sortu zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera bateanDoble Cero izan zen taldearen izena.Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen. Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak austeko zeukaten gogoa islatzen 
zen, Kaos abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena. 1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik. Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina 1994an HIESaren  aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau Esan Ozenkiren eskutik atera zen. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat. 1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hila aurkitua izan zen gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat. Urte berean Versiones diskoa argitaratzen da. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean Nuevo Catecismo Catolico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten. Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan (Portu berarena edo Luperena, Vulpess) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan Porturenanaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. 


Urte batzuk geroago Jon Zubiagak (Des-Kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) joko zuen baxua. 2000. urtean Tren con destino al infierno diskoan abesti bat sartu zuten: Ha llegado el momento (el fin). Disko hau Eskorbutori omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako Eskorbutoren bertsioak daude. 2001ean kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Abesti honen hitzak pixkat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaragabeak ziren. Azaroaren 3an Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti 2002an aterako zen disko batean argitaratu ziren. RIPek kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina 2003. urtean Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera RIP taldea bukatu zela. 2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearraren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratzen da. DVDan erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. CDan argitaragabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak. 2006an Destruye fanzinearen 16. alearekin batera RIP taldearen disko bat argitaratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin. Disko honetan 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario