11 dic 2011

Cicatriz, Arabako punka


Cicatriz taldea, Euskal Herriak eman duen punk doinu onenetarikoa, Gasteizko Las Nieves ospitale psikiatrikoko desintokxikazio unitate berrian hasi zen. Drogak uzteko terapia moduan musika talde bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, 1983an Cicatriz en la matriz jaio zen. Natxo Etxebarrietak eta Marieli Arronizek (Natxoren neska-laguna, La Poti bezala ezaguna) abesteko ardura hartu zuten. Bi hauetaz gain, taldean El Pescadilla (gitarra), Toñin (bateria) eta Emilio (baxua) zeuden zeuden. Lehen kontzertuen ondoren Toñinek taldea utzi zuen, eta bere ordez Pedro Landatxe sartu zen. Pedrok aurretik ere beste talde batean jo zuen Los Freaks deiturikoa.Hasierako kontzertuetatik bat oso ezaguna egin zen, elkarrizketa askotan kontatzen baitzen anekdota modura. Dena Lolarekin izandako gaizki ulertu batekin hasi zen (urteak beranduago neska honi abesti bat ere egin zioten). Lolak taldekideei galdetu zien ea San Marcos tabernan jotzea nahi zuten, eta hauek baiezkoa eman zuten. Arazoa zen Lolak San Roque taberna esan nahi zuela. Kontzertu egunean taldekoak eta hainbat lagun San Marcosen agertu ziren, Lolaren partez zetozela esanez, eta musika ekipoak tabernan sartzen hasi ziren. Kontzertua oso basatia izan zen, askok tripiak jan zituzten, eta denek garagardo ugari edan zuten. Garagardo botilak hustean, lurraren edo paretaren aurka apurtzen zituzten, zoru guztia kristalez estaliz. Ondorioz, jendea erortzean zauriak egin eta dena odolez bete zen. Natxok esan zuenez tabernakoak zur eta lur gelditu ziren, eta handik aurrera taldearen jarraitzaile sutsuak bihurtu ziren. Bien bitartean, Lola San Roquen zegoen zain.Taldeak, 
Cicatriz en la Matriz bezala, bi maketa grabatu zituen. San Ferminetan lehen maketa grabatu zuten Iruñean, eta bigarrena Bilbon, baina antza denez bigarren hau galdu egin zen 1983ko uholdeetan. Beranduago, taldean aldaketa ugari egon ziren. Pakito Rodrigo taldean sartu baxua jotzeko. Gero, Potik Natxorekin zuen erlazioa amaitu zuen eta Londresera joan zen bizitzera, taldea bertan behera utzirik. Gainera, taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, José Arteaga Pepin gitarra jotzeko sartu zen Pescadillaren ordez. Hemendik aurrera taldeak Cicatriz izen laburtua hartu zuen. 1985ean Kortatu,Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera disko bat grabatzera sartu ziren, urte berean argitaratuko zena Ohiukaren eskutik. Cicatrizek hiru kantu sartu zituen disko honetan. Luis Nogalesek zuzendutako Esto saldrá bien abestiaren bideoklipa grabatu eta Gasteizko Bideo Jaialdian aurkeztu zuten. 1966ko martxoan, Egin egunkariak bultzatutako musika sarian, zuzeneko rock talderik onenaren sailean bigarren gelditu ziren. Hilabete berean Lasarteko Elkar estudioetan sartu ziren lehen disko luzea izango zena grabatzera. Uztailean bertan argitaratu zen diskoa. 1987an taldeak aldaketa bat izan zuen. Pepin heroinaren ondorioz arazoak edukitzen hasi zen eta taldea utzi behar izan zuen. Bere ordez Goar, Gasteizko talde Heavy-etatik zetorrena, sartu zen gitarra jotzera. Urte honetan Cicatrizek Euskal Herriko gaztetxeetan zehar bira bat egin zuten Quemando Ruedas taldearekin batera. 1988. urtean Natxo eta Poti Amsterdamera joan ziren bidaian. Itzultzean, Barajasko aireportuan atxilotu egin zituzten, izan ere, LSD eta anfetaminak bezalako substantziak zituzten beraiekin. Natxo Carabanchelen kartzelaratu zuten, eta Poti berriz, Yeseriaseko kartzelan. Natxori ezarri zioten zigor luzeena, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko kartzelaldiarekin, baina 3 hilabete baino gutxiago bete zituen, fidantza ordaindu eta gero. Kartzelan egon ostean, Natxok motor istripu larri bat izan zuen Ondarretako 
hondartzatik Gasteizera itzultzean. Istripu honen ondorioz, Natxo elbarri gelditu zen gurpil-aulki batean. Denborarekin hanketan mugimendua berreskuratu zuen, baina hortik aurrera makuluen laguntza behar izan zuen. Natxoren istripuak taldearen geldialdi bat ekarri zuen. Taldea 1991ean itzuli zen, estudioan grabazioak hasita. Natxok istripuaren ondorioz lortutako diruaz Londresera ziren disko berria grabatzera eta Zika Records zigilua sortu zuten. Urte horretan argitaratu zen 4 años, 2 meses y 1 día diskoa. 1992an Colgado por ti diskoa argitaratu zen Zika Recordsen eskutik. 1993an Pakito HIESak jota hil zen. Dieguillo (Quemando Ruedas) sartuko zen taldean baxua jotzeko. 1994ko abenduaren 30ean Lakuntzako Matraka diskotekan kontzertua grabatu zen. 1995ean argitaratu zen En directo diskoa Pakitoren omenez. Beranduago HIESak Natxo eta Pedritorenak egiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario