5 ene 2012

ARKADA SOCIAL TALDEAREN HISTORIA


Arkada Social 1997an Arrasaten sortu zen punk-rock taldea da. Taldea hasiera batean kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Cirilo (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria). 1999an 
Cirilok taldea utzi zuen. Ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen, baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago, 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen. 2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001eko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean.
2003. urte amaieran taldea desegin zen. 2006an, taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zuten Añorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten. Horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki 
zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18). Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin. Denborarekin, DVDa argitaratu zuten, eta Jam aretoko kontzertua, eta Monterron,Añorga eta 360ko kontzertuak atera ziren DVDan, taldearen ibilbideko historiarekin batera. 2008ko otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zen. Hortik aurrera, taldeak noizbehinka kontzerturen bat jotzen du eta badirudi berriro bueltan dela esan daitekela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario