23 ene 2012

Urtarrilak 21eko Azpeitiko kontzertuak


Joan den larunbatean, Azpeitian egun itzel baten aurrean geunden; The Friday's Crew talde Azpeiti-Azkoitiarrak, bere bigarrengo lana atera berri baitu, eta diskaren presentazioa, baizen. Egun horri hasiera emateko, Txarrantxa tabernan, Brutal Calling eta In Your Face taldeak zeuden. 17:45 inguruan hasi ziren kontzertuak, oker ez banago, eta Brutal Calling taldearekin hasi zen eguna. Beraien kantuak jo zituzten, bertsioak eginez. Ondoren, In Your Face talde Azpeiti-Azkoitiarraren txanda heldu zen. Beraiek diskoa laister kaleratzea pentsatuta daukate, eta beraien diskoko kantuak jo zituzten. Kontzertu bikaina egin zuten, betiko bertsioak eginez, Korrosion Zerebral taldeen bezalakoak, eta kontzertu hau 20:00ak ingururako amaitu zen, giro aparta utzi eta gero.
Egunaren bigarren zatia, 22:00tan zen hasteakoa, baina luzatu eta 23:15 aldera hasi zen Kaleko Urdangak taldearekin, eta egun honetako notizi txarra, Orreaga 778 taldearen itzulera izan zitekeena, etzuela joko, Pepinoren arazoengatik, baina hala ere kontzertu bikainak ikusteko aukerak izan genituen. Kaleko Urdangak taldearen kontzertua ere oso potentea izan zen, bertsioak eginez, Kalekumeak bezalako taldeenak adibidez. Ondoren gaueko 00:20 aldera NPJ taldea hasi zen kontzertua ematen, eta hauek ere oso kontzertu ona eman zuten. Beraien diskoko kantuak jotzen, eta beraien kantu berriak jotzen. Hauen kontzertuaren ondoren, denok itxaroten geunden taldea igo zen eszenatokira. The Friday's Crew taldea, beraien disko berria aurkezten, eta sekulako anbientea jartzen gaztetxean. Kontzertuan, beraien bi diskoetako abestiak jo zituzten, RIP,Apunta edo Cock Sparrer bezalako taldeen bertsioak eginez, eta amaiera ere oso potentea izan zuen RIP taldearen Presos abestia joaz. Kontzertua gaueko 02:00 aldera amaitu zen, eta amaitzerako irteten joan ziren gaztetxean zeuden gazteak. Aipatzekoa baita ere, The king of the jungle Fanzinearen lehen alea egon zela salgai gaztetxean, eta egundoko arrakasta izan zuela, eta segituan agortu zirela eraman zituzten aleak. Esatekoa baita ere oso fanzine ona dela, artikulu, elkarrizketa, disko eta fanzine kritikak oso onak baiditu eta oso lan ona egin dutela sortzaileek. Zorionak eta ale gehiago atera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario