23 ene 2012

Urtarrilak 21eko Azpeitiko kontzertuak


Joan den larunbatean, Azpeitian egun itzel baten aurrean geunden; The Friday's Crew talde Azpeiti-Azkoitiarrak, bere bigarrengo lana atera berri baitu, eta diskaren presentazioa, baizen. Egun horri hasiera emateko, Txarrantxa tabernan, Brutal Calling eta In Your Face taldeak zeuden. 17:45 inguruan hasi ziren kontzertuak, oker ez banago, eta Brutal Calling taldearekin hasi zen eguna. Beraien kantuak jo zituzten, bertsioak eginez. Ondoren, In Your Face talde Azpeiti-Azkoitiarraren txanda heldu zen. Beraiek diskoa laister kaleratzea pentsatuta daukate, eta beraien diskoko kantuak jo zituzten. Kontzertu bikaina egin zuten, betiko bertsioak eginez, Korrosion Zerebral taldeen bezalakoak, eta kontzertu hau 20:00ak ingururako amaitu zen, giro aparta utzi eta gero.
Egunaren bigarren zatia, 22:00tan zen hasteakoa, baina luzatu eta 23:15 aldera hasi zen Kaleko Urdangak taldearekin, eta egun honetako notizi txarra, Orreaga 778 taldearen itzulera izan zitekeena, etzuela joko, Pepinoren arazoengatik, baina hala ere kontzertu bikainak ikusteko aukerak izan genituen. Kaleko Urdangak taldearen kontzertua ere oso potentea izan zen, bertsioak eginez, Kalekumeak bezalako taldeenak adibidez. Ondoren gaueko 00:20 aldera NPJ taldea hasi zen kontzertua ematen, eta hauek ere oso kontzertu ona eman zuten. Beraien diskoko kantuak jotzen, eta beraien kantu berriak jotzen. Hauen kontzertuaren ondoren, denok itxaroten geunden taldea igo zen eszenatokira. The Friday's Crew taldea, beraien disko berria aurkezten, eta sekulako anbientea jartzen gaztetxean. Kontzertuan, beraien bi diskoetako abestiak jo zituzten, RIP,Apunta edo Cock Sparrer bezalako taldeen bertsioak eginez, eta amaiera ere oso potentea izan zuen RIP taldearen Presos abestia joaz. Kontzertua gaueko 02:00 aldera amaitu zen, eta amaitzerako irteten joan ziren gaztetxean zeuden gazteak. Aipatzekoa baita ere, The king of the jungle Fanzinearen lehen alea egon zela salgai gaztetxean, eta egundoko arrakasta izan zuela, eta segituan agortu zirela eraman zituzten aleak. Esatekoa baita ere oso fanzine ona dela, artikulu, elkarrizketa, disko eta fanzine kritikak oso onak baiditu eta oso lan ona egin dutela sortzaileek. Zorionak eta ale gehiago atera!

16 ene 2012

Cold Revenge taldeari elkarrizketa!!


1-Hasteko, nork osatzen duzue Cold Revenge taldea?
Aurkeztu itzazu taldekideak.

Cold Revenge Bergara, Arrasate, Antzuola eta Azkoitiko 5 anormalez osatutako "musika" talde bat ga. Riki (Ahotsa), Josue (Gitarra), Mugu (Gitarra), Olli (Baxua) ta Luis Alberto (bateria) osatzen dou nahiz eta, formaziño hau ez izan 2004-ko uda bukaeran hasi giñen bostkotia...... eta Arrasateko Gaztetxeko lokaletan ensaiatzen dou.
Erantzuna pixkat motz gelditxu da baño egixa esan no merece mucho la pena honek ezagutzia......... asike benetan interesa badaukozu etorri guregana ta inbitau garagardotara jajajajajajajajaj



2-Normalean ze musika entzuten duzue?(Taldeak edo Estiloak)

Uffff taldiak aipatzen hasten baga biharko be ez giñuke bukauko asike OOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!! ajajjajjja
Oi! Oi! Fucking Oi! nahiz eta gure doñutan notatzen dian Flamenko ta Pop influentziak, gustatzen jaku bastante el fary eta Los chungitos, un poko de Alaska y el gran Leonardo dantes...... ta fuera de bromas Camela moduko taldeik ez da mundu honetan irten, sueño kontigooooooo ke me has dado sin tu cariiiiño no me habria enamoraaaado!!! jojojojojojo

3-Nola sortu zen Cold revenge taldea?

Ba historia hau luzetxua da, Cold Revenge gaur egun dana bi taldetatik edo obeto esanda, bi talde proiektutik juntatzen jun zien pertsonak sortu giñun. Kuadrillan bi talde itxeko proiektua zeuan, alde batetik Exterminio y Muerte ta bestetik Falacia rock. Gauzia da Bergaratik bi urte ibili giñela lokal bila ensaiatzen hasteko ta azkenian potrotaraño bukau giñun, baño nahiz eta bi talde honek ensaiatzera heldu be ez bazien be, emen hasi zan gestatzen Cold Revenge. Uda heldu zan eta horrekin batera herritxako jaixak, Riki Josuekin juntau zan Arrasateko San Juan jai batzutan ta gaupasa inda gendela taldien mobida guztixai buruz berba itxen beste proiektu bat hastia erabaki giñun, baño bixok bakarrik.............. komo ke...... no! asike Exterminio y muerte ta falacia rock-eko jentiakin juntau eta printzipioz Riki ahotsetan, Josue baterixan, Errasti ta Moratxo gitarrekin ta Agirre bajuan adostu giñun, oin ya lokala bakarrik falta jakun, lenautik Desprezio taldia osatzen zeben nexkak ezagutzen 
giñuzenez eta ensaiatzeko baterixia etzaukenez tratu bat in giñun eurekin, nun josuek bere baterixia lokalian sartuko zeban Despreziok ensaiau ahal izateko, ensaiatzeko ordutxo batzun truke, asike por fin proiektua martxan jarri zan!!!!! baño ezin zan dana ondo urten eta lokala lortu eta gero Errasti ta Moratxok (bi gitarrek) taldia lagatzen debe arazo ezberdiñegatik, orduan Josue, Agirre ta Riki gitarrak bilatu baño lenau, lokal bila ainbeste denbora egon ta gero,ensaiatzeko kriston goguak zeukogunez lenengo kantuak itxen hasten ga (2004ko uda). Egun baten Mugu agertzen da lokalian (garai haretan bajua joten zeban) ensaio bat ikusteko eta handik gitarra ta ampli bat zerenez probatzen hasten da haber segitzeko kapaz dan, hiruroi gustatzen jaku zela joten daben ta gurekin ensaiatzen hasteko proposatzen jau, asike porfin talde kompletua daukou!!!! (nahiz eta hasiera baten bi gitarrako taldia itxia pentzau). Denboratxo bat laukote moduan ensaiatzen ibili ta gero lenengo kontzertua irtetzen jaku Arroako etxe okupan, nahiz eta lokala pagatzeko Exterminio y muerte izena erabiltzen giñun, izenik "ofizialik" ezeukogunez Genozidio moduan kontzertuak emuten hasten ga. Urte bat beranduau edo bigarren gitarra bat sartzia erabakitzen dou, Mikel (Rombos Negros) taldian sartzen da eta formaziño aldaketa honekin izena aldatzia erabakitzen dou, lenenguak ezozkun kombenzitzen eta "beste talde" bat danez Genozidio izatetik Cold Revenge izatera pasatzen ga. Zoritxarrez garai honetan ensaiatzeko denboraik eztaukou, domekatan bakarrik ensaiau ahal dogunez ez da ganorazko ezer irtetzen eta Mikelek taldia lagatzen dau. Hau eta gero estudixuan sartzen ga (gaizki irtetzen da eta ez dau inoiz kalia ikusiko grabaketa honek), nahiz eta pakete batzuk izan, lagunei ezker bastante kontzertu joten dou eta orokorrian garai honek oso onak izan zien, Galizian jotera heldu giñen!! ajajajajajajajaj baño egun txar baten Agirrek lan arazuegatik taldia lagatzen dau, justo momentu "onenian" gendela pentsatzen giñunian zas! beste formaziño aldaketa bat, berriz paron! josuek planteatzen dau hasieran moduan bi gitarrakin joteko, bera prest dagola gitarria joten ikastera asike baxularia ez ezik, baterixa bat biou, kontutan hartuta Josue gitarrakin be berrixa dala, Olli bajuan eta Luis baterixan sartzen die gaur egun arte. Formaziño honekin porfin 
estudixuan sartu giñen oin dala urte bete eta aurtengo Urrian porfin Cold Revenge - ....De lo malo, lo peor! diska kalera urtetzen da. Eta bueno erantzuten asko tardau dogunez etorkizuneko zatitxo bat be kontaukotzut ajjajajajaajaj Oin momentua Cold Revenge geldi dago, kanta berrixak ataratzen eta berriz estudixuan sartzeko pentsatzen, 2012xan gure bigarren lana irtengo al da???? podria ser...... hori jaungoikuak be eztaki! jojojojojojojoooooooo

4-Astean zenbat aldiz ensaiatzen duzue?

Jaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaajajajajajajajj astian??? galdera hau igual urtian izanbikozan, hilabetian behin juntatzen baga pozik!!!! hasi giñanian 2004-an ikasliak giñen eta atzalde danak libre zeukagunez lokalian sartuta eoten giñen, trankilamente 3 ensaio itxen giñuzen astian baño gero poliki-poliki langilien mundu hontan sartu giñen eta se jodio la kosa...... oin ya te digo hilian behin ensaiatzen bou pozik!!!

5-Taldea ezagutzen ez duenarentzat nola definituko zenuke zuen
kontzertu bat?

Desmadre, mozkorra asegurauta eta tontakerixak a tope!!!

6-Zein izan da kontzertu batean gertatu zaizuen gauzarik arraroena?

Arraruena edo..... igual legazpin afaldu ta gero lenengo jotera irten giñela ta hirugarren abestixan edo Riki afaldu zeban dana botatzen hasi zanian, edo Eibarren jo giñunian afaltzeko erabili giñuzen gauzak fregatzia in zozkuenian jajajajajajajajajaja

7-Musika gogorra jotzen duzue, Zergatik da horrela irten zitzaizuelako
edo nahita eginda dago?

Guri beti gusta izan jaku zaratia, supongo influentziengatik holako musikia irtetzen jakula, de todas formas gu musika hau itxen komodo sentitzen ga, azkenian gustoko dozun musikia jotzen ezpozu notau itxen da, guk zaratia itxia biharrezkua daukou motibatzeko, volumenak a tope igo eta Oi!!!!!! garraxi itxia, bestelaaaaaa, apaga y vamonos.....

8.CDa iada irtenda dago, Nolakoa izanda jendeak izan duen harrera CDarekiko?

Ba bueno, ondio ez ga tabernetara jun ikusteko han ondo saldu dien edo ez baño gure lenengo CDia izateko oso ondo egixa esan, grabaketa eta fabrikako dirua hilabete terdixan edo bi hilabetetan errekuperau dou asike oso pozik gare horrekin. Ta bueno, jentiak komentau dozku asko gustau jakola, nahiz eta eon dan baten bat ez jakola bape gustau ta esan indozkun, orokorrian pentsatzen dou Bardulian gustoko izan dala y sino....... al ke no le guste, ke se joda!

9-Zuen kontzertu gehienak Bardulian jo dituzue,
gustatuko al litzaizueke gure mugaz kanpo jotzea kontzertuak?

Beti dau ondo kanpuan jotia, gehixenbat leku eta jente berrixak ezagutzen dozulako, beste lekutako rollua ikusteko aukeria emuten dotzu..... baño beste alde batetik Bardulian Cold Revengekin sortzen dan girua ez da sekula kampuan sortuko..... asike alde hortatik askoz gustorau joten dou Bardulian (Ke flipaus, behin jo debe 
Barduliatik hurrin.... jajajajaj). Gañera daukoun lanekin jodiduta daukou kampora jutia, luisek zapatu goizetan lan itxen dau, josuek 24 ordu zabalik eoten dan gasoliñera baten eta normalian pare bat aste lenau arte eztaki ze ordutegi eukiko daben...... asike ezin dou 2-3 egun baño geixau kampuan eon ni de koña asike, simplemente etxetik gertu jotziakin konformatzen ga........

10-Bukatzeko, zerbait esan nahi baduzue eta eskerrik asko
elkarrizketa erantzuteagatik. Kontzertuetan ikusiko gara!!

Ba bukatzen hasteko, barkatu ainbeste denbora eotiagatik gure erantzunen zain jejejejeje bestalde, zorionak blog-agatik eta itxen dozun lanagatik, zure moduko jentiak itxen baitau gure mugimendua haunditzia eta aurrera jarraitzia. Bukatzeko AUPA BARDULIAKO PUNK&SKIN MUGIMENTU ANTIFAXISTA!

OOOOOOOOOOOOOOOOoooooooooooooooooooooooooiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!

12 ene 2012

Orreaga 778 bueltan!!

Jakingo duzuen bezala, hil hontako 21. egunean, Orreaga 778k joko du Azpeitiko gaztetxean.
Azkenengo kontzertua eman zutenetik, ute eta erdia baino zertxo bait gehiago pasatu da, eta larunbata
21ean joko du berriz.
Egun handi hori ondo hasteko, arratsaldeko 17:00tan Txarrantxa tabernan, Brutal Calling eta In Your Face taldeak arituko dira.
Gauean berriz Azpeitiko gaztetxean, 22:00tatik aurrera, Orreaga 778, The Friday's Crew eta N.P.J. taldeak arituko dira.
The Friday's Crew taldea Azpeiti-Azkoitiarrak, bere bigarrengo lana kaleratu berri du jakingo duzuenez, eta diskaren presentazioko kontzertua da.
Galdu ezinezko kontzertu baten aurrean gaude, galduko al duzu?

Laister izango da egun paregabe honen kronika, bitarterarte ondo izan!

5 ene 2012

ARKADA SOCIAL TALDEAREN HISTORIA


Arkada Social 1997an Arrasaten sortu zen punk-rock taldea da. Taldea hasiera batean kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Cirilo (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria). 1999an 
Cirilok taldea utzi zuen. Ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen, baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago, 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen. 2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001eko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean.
2003. urte amaieran taldea desegin zen. 2006an, taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zuten Añorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten. Horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki 
zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18). Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin. Denborarekin, DVDa argitaratu zuten, eta Jam aretoko kontzertua, eta Monterron,Añorga eta 360ko kontzertuak atera ziren DVDan, taldearen ibilbideko historiarekin batera. 2008ko otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zen. Hortik aurrera, taldeak noizbehinka kontzerturen bat jotzen du eta badirudi berriro bueltan dela esan daitekela.

11 dic 2011

Decibelios kataluñako talde mitikoaren historia


Decibelios taldea, Iberiar penintsulara Oi! musika ekarri zuten lehen taldea bezala ezagutzen da. Talde hau, Prat de llobregaten sortu zen 1980.urteko otsailean. Hasiera batean taldea 5 lagunek osatzen zuten, Fray abeslari moduan, Migel bateria, Xavi eta Macia gitarrak eta Manolo bajuarekin, eta izen originala dB izan zuten. Denbora bat pasata, izen hori beste talde estatu batuar batzuek zeukatela jarrita, eta izen Decibelios-era aldatzea erabaki zuten. Urte berean, Maciak taldea uztea erabaki zuen, eta 4 partaiderekin geratu
ziren.1982.urteko martxoaren 20an berain lehen kontzertua eman zuten, Madrileko Rock-Ola lokalean, eta DRO diskoetxekoen kontratu bat sinatu zuten. Urte horren amaieran, beraien lehen singela kaleratu zuten, Paletas Putrefactos izenpean. Xavik, singela grabatu hondoren taldea utzi zuen, eta bere ordez Manel sartu zen, eta formazio hoenkin iraun zuten 1990. urtera arte. Hortik pixkatera, beraien bigarren singela atera zuten, Paletas y bolingas izenekoa, eta 1983.urteko ekainean atera zena. 1984ko otsailean beraien lehen LPa atera zuten, Caldo de pollo izenarekin eta DRO diskoetxekoen eskutik. Urte bat beranduago, beraien bigarren LPa atera zuten Oi! izenekoa eta bertan, the 4 skins taldearen Kaos abestiaren bertsio bat atera zuten. Berala ereserki bihurtu zen beraien jarraitzaileen artean. 1986ko irailean, 3. LPa kaleratu zuten, Vacaciones en el prat izenarekin, eta gehienbat Ska kantuak zituela. Arazoak izan zituzten CD honekin, Estos macarrones aun no estan echos abestiarekin hain zuzen ere, Antonio Machinen plagioa egin zutelako, eta 5000 cd suntsitu, eta 250.000 pesetako isuna ordaindu behar izan zutena. Bigarren edizioan ordea ez zuten abesti hori publikatu, eta horregatik famatuagoak egin ziren, eta irratsaioetan agertu ziren, hala nola TV2an agertu ziren kontzertu bat ematen, eta TV3 an, beraiei eginiko elkarrizketak erakusten. 1988an laugarren LPa kaleratu zuten, eta hau, 1987ko azaroaren 12an grabatutako 
zuzeneko kontzertu bat zen, Bartzelonako Zeleste salan grabatua hain zuzen eta Vivo's 88 izenarekin kaleratu zena. 1989an, eta bigarren gitarra bezala tonirekin, Con el tiempo y una caña albuma atera zuten. Urte batzuk pasatakoan, beraien CD zaharrak kaleratu zituzten, noizbehinka abesti ineditoak sartuaz, dirua ateratzeko helburuarekin.1990. urtean eman zuten azken kontzertua, eta taldea banadu egin zen.

Cicatriz, Arabako punka


Cicatriz taldea, Euskal Herriak eman duen punk doinu onenetarikoa, Gasteizko Las Nieves ospitale psikiatrikoko desintokxikazio unitate berrian hasi zen. Drogak uzteko terapia moduan musika talde bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, 1983an Cicatriz en la matriz jaio zen. Natxo Etxebarrietak eta Marieli Arronizek (Natxoren neska-laguna, La Poti bezala ezaguna) abesteko ardura hartu zuten. Bi hauetaz gain, taldean El Pescadilla (gitarra), Toñin (bateria) eta Emilio (baxua) zeuden zeuden. Lehen kontzertuen ondoren Toñinek taldea utzi zuen, eta bere ordez Pedro Landatxe sartu zen. Pedrok aurretik ere beste talde batean jo zuen Los Freaks deiturikoa.Hasierako kontzertuetatik bat oso ezaguna egin zen, elkarrizketa askotan kontatzen baitzen anekdota modura. Dena Lolarekin izandako gaizki ulertu batekin hasi zen (urteak beranduago neska honi abesti bat ere egin zioten). Lolak taldekideei galdetu zien ea San Marcos tabernan jotzea nahi zuten, eta hauek baiezkoa eman zuten. Arazoa zen Lolak San Roque taberna esan nahi zuela. Kontzertu egunean taldekoak eta hainbat lagun San Marcosen agertu ziren, Lolaren partez zetozela esanez, eta musika ekipoak tabernan sartzen hasi ziren. Kontzertua oso basatia izan zen, askok tripiak jan zituzten, eta denek garagardo ugari edan zuten. Garagardo botilak hustean, lurraren edo paretaren aurka apurtzen zituzten, zoru guztia kristalez estaliz. Ondorioz, jendea erortzean zauriak egin eta dena odolez bete zen. Natxok esan zuenez tabernakoak zur eta lur gelditu ziren, eta handik aurrera taldearen jarraitzaile sutsuak bihurtu ziren. Bien bitartean, Lola San Roquen zegoen zain.Taldeak, 
Cicatriz en la Matriz bezala, bi maketa grabatu zituen. San Ferminetan lehen maketa grabatu zuten Iruñean, eta bigarrena Bilbon, baina antza denez bigarren hau galdu egin zen 1983ko uholdeetan. Beranduago, taldean aldaketa ugari egon ziren. Pakito Rodrigo taldean sartu baxua jotzeko. Gero, Potik Natxorekin zuen erlazioa amaitu zuen eta Londresera joan zen bizitzera, taldea bertan behera utzirik. Gainera, taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, José Arteaga Pepin gitarra jotzeko sartu zen Pescadillaren ordez. Hemendik aurrera taldeak Cicatriz izen laburtua hartu zuen. 1985ean Kortatu,Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera disko bat grabatzera sartu ziren, urte berean argitaratuko zena Ohiukaren eskutik. Cicatrizek hiru kantu sartu zituen disko honetan. Luis Nogalesek zuzendutako Esto saldrá bien abestiaren bideoklipa grabatu eta Gasteizko Bideo Jaialdian aurkeztu zuten. 1966ko martxoan, Egin egunkariak bultzatutako musika sarian, zuzeneko rock talderik onenaren sailean bigarren gelditu ziren. Hilabete berean Lasarteko Elkar estudioetan sartu ziren lehen disko luzea izango zena grabatzera. Uztailean bertan argitaratu zen diskoa. 1987an taldeak aldaketa bat izan zuen. Pepin heroinaren ondorioz arazoak edukitzen hasi zen eta taldea utzi behar izan zuen. Bere ordez Goar, Gasteizko talde Heavy-etatik zetorrena, sartu zen gitarra jotzera. Urte honetan Cicatrizek Euskal Herriko gaztetxeetan zehar bira bat egin zuten Quemando Ruedas taldearekin batera. 1988. urtean Natxo eta Poti Amsterdamera joan ziren bidaian. Itzultzean, Barajasko aireportuan atxilotu egin zituzten, izan ere, LSD eta anfetaminak bezalako substantziak zituzten beraiekin. Natxo Carabanchelen kartzelaratu zuten, eta Poti berriz, Yeseriaseko kartzelan. Natxori ezarri zioten zigor luzeena, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko kartzelaldiarekin, baina 3 hilabete baino gutxiago bete zituen, fidantza ordaindu eta gero. Kartzelan egon ostean, Natxok motor istripu larri bat izan zuen Ondarretako 
hondartzatik Gasteizera itzultzean. Istripu honen ondorioz, Natxo elbarri gelditu zen gurpil-aulki batean. Denborarekin hanketan mugimendua berreskuratu zuen, baina hortik aurrera makuluen laguntza behar izan zuen. Natxoren istripuak taldearen geldialdi bat ekarri zuen. Taldea 1991ean itzuli zen, estudioan grabazioak hasita. Natxok istripuaren ondorioz lortutako diruaz Londresera ziren disko berria grabatzera eta Zika Records zigilua sortu zuten. Urte horretan argitaratu zen 4 años, 2 meses y 1 día diskoa. 1992an Colgado por ti diskoa argitaratu zen Zika Recordsen eskutik. 1993an Pakito HIESak jota hil zen. Dieguillo (Quemando Ruedas) sartuko zen taldean baxua jotzeko. 1994ko abenduaren 30ean Lakuntzako Matraka diskotekan kontzertua grabatu zen. 1995ean argitaratu zen En directo diskoa Pakitoren omenez. Beranduago HIESak Natxo eta Pedritorenak egiten du.

9 dic 2011

RIP taldeareb istorioa

Taldea Arrasaten sortu zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera bateanDoble Cero izan zen taldearen izena.Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen. Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak austeko zeukaten gogoa islatzen 
zen, Kaos abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena. 1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik. Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina 1994an HIESaren  aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau Esan Ozenkiren eskutik atera zen. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat. 1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hila aurkitua izan zen gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat. Urte berean Versiones diskoa argitaratzen da. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean Nuevo Catecismo Catolico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten. Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan (Portu berarena edo Luperena, Vulpess) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan Porturenanaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. 


Urte batzuk geroago Jon Zubiagak (Des-Kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) joko zuen baxua. 2000. urtean Tren con destino al infierno diskoan abesti bat sartu zuten: Ha llegado el momento (el fin). Disko hau Eskorbutori omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako Eskorbutoren bertsioak daude. 2001ean kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Abesti honen hitzak pixkat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaragabeak ziren. Azaroaren 3an Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti 2002an aterako zen disko batean argitaratu ziren. RIPek kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina 2003. urtean Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera RIP taldea bukatu zela. 2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearraren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratzen da. DVDan erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. CDan argitaragabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak. 2006an Destruye fanzinearen 16. alearekin batera RIP taldearen disko bat argitaratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin. Disko honetan 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.